Gaurko egunean zehar egingo da zezen plazara txarangekin saltoka sartzeko gonbidapenen zozketa

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko urt. 25a, 13:04

Zaldunita egunerako eskatu dute gonbidapen gehien

Gaur, urtarrilak 25, egingo dute zozketa zezen plazara txarangen atzetik sartu ahal izateko. Parte hartzaileei adierazitako posta elektronikoaren bitartez jakinaraziko zaizkie emaitzak. Izena emateko epea atzo amaitu zen.

1.300dik gora pertsonek eman dute izena zozketan. Guztira, 10.963 gonbidapen eskatu dituzte parte-hartzaileek, eta udalak eguneko soilik 300 gonbidapen banatuko ditu hauen artean. 

Egun bakoitzeko izen-emateak eta gonbidapenen eskaera hauek izan dira:

Ostegun Gizena: 240 izen-emate - 1.933 gonbidapen eskaera
Ostiral Mehea: 86 izen-emate - 692 gonbidapen eskaera
Zaldunita: 402 izen-emate - 3.409 gonbidapen eskaera
Astelenita: 270 izen-emate - 2.293 gonbidapen eskaera
Asteartita: 310 izen-emate - 2.636 gonbidapen eskaera

Gonbidapena lortzen dutenak txarangaren atzetik saltoka sartu ahal izango diren arren, lehenengo buelta eman ondoren zezen plazatik atera beharko dute. Dena den, argibide guztiak gonbidapenak jasotzen dituztenean jakinaraziko zaizkie.

Gonbidapena lortu ez dutenek ezingo dute sartu.

Zezen plazaren edukiera arazoak direla-medio hartu du Tolosako Udalak gonbidapenen zozketa egitearen erabakia. Izan ere, lehenengo aldia da sistema hau ezartzen dutena.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean