Sukaldaritza kuritsoa erlezaintza sukaldaritzarekin lotuz, Inaxio Arin eta Mattin Jauregirekin eskutik Parte-hartzaile bakoitzak 3pintxo dastatuko ditu.
Lehen sektorearen inguruko mahai ingurua. Maiatzaren 10ean 18:00etan Asteasuko udaletxean.
18:00 etan lehen sektorearen inguruko mahai ingurua udaletxean Lehen sektorearen oraina eta etorkizuna - Eneko Egibarren eskutik Ardiek egin naute artzain liburuaren aurkezpena - Josebe Blancoren eskutik
Sailkapen faseko lehenengo itzulia. Bertsolariak: German Urteaga Garmendia Beñat Jauregi Etxeberria Julene Iturbe Epelde Markel Eizagirre Beloki Jon Luzuriaga Iurramendi Kepa Isasi Salaberria Gai-jartzailea: Igotz Alkorta Irastorza
19:00 - Alkizako trikitixa eskolako emanaldia, Erretore etxeko Ipar Poloan 21:00 - Afaria Alkizako ostatuan Ondoren - DJ Naza
Joxe Arregi plazan kontzertua eskainiko du Loatzo Musika Eskolak.
19:00 Alkizako trikitixa eskolako emanaldia, Ipar Poloan 21:00 Afaria alkizako ostatuan ondoren DJ NAZA
Jon Luzuriaga herritarra "gipuzkoa bertsotan" sailkapen fasean 1go fasea
Musikene Big Band musika-panorama garaikidearen barruan talde nabarmena da, batez ere jazzaren esparruan.Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan sortua da, eta big band hau jazz-musikaren eta musika-prestakuntza aurreratuaren erreferente bihurtu da.
Ur Mara museoko fondoak. Sarrera dohainik da, baina aforoa mugatua izango du. Jarduera honetara joan nahi izanez gero, idatzi zuen izen eta telefonoarekin helbide honetara: urmara.alkiza@gmail.com. Ondoren, community food afaria (20€). Begetarianoentzako aukera ere egongo da. Lekua hartzeko: urmara.alkiza@gmail.com
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.