Literatur eta argazki lehiaketetako sari banaketak
Francoren diktadurapean milaka eta milaka pertsona iritsi ziren Euskal Herrira. Migrazioaz, hizkuntzaz,identitateaz, bertsolaritzaz eta bere bizipenez eta gogoetez hitz egingo du Jon Maia Soria bertsolariak eta idazleak.
Hizlaria: Jorge. L.Tizon. Psikiatra, neurologoa, psikologoa eta idazlea.“Bakardadea”abestia. Aimar Arizeta autorea (Gurutze Gorriko errehabilitazioko psikosozialeko zentroko erabiltzailea). Aimar Arizetak etaOskar Terolek intrepretatua
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
Mariren alabak emakume taldea eta Altzoko Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, autodefentsa feminista tailerrak eskainiko dira bi taldetan banatuta. Gutxienez 8 laguneko taldea osatu beharko da eta gehienez 20koa. Maiataxak 18 ( 30 urtetik azpikoentzat) eta Maiatzak 25 ( 30 urtetik gorakoentzat) Izena ematea maiatazak10 (barne), Udaletxean