Jubilatuen elkarteak Zumaiara irteera bat egingo du ekainaren 6an. Maiatzaren 20tik 25era erosi ahal izango dira txartelak 11:00etatik 13:00era elkartearen egoitzan.
KZ Guneak Android sistema erabiltzen duten gailuei buruzko ikastaro bat eskainiko du. Ekainaren 3tik 11ra izango da, dohainik, 16:00etatik 18:00etara KZ Gunean bertan, kultur etxean.