Arratsalde pasa izango dute UZTURPEKO IKASLEEKIN, udalak jubilatuentzat autobusa antolatu du uzturpeen arratsalde para egiteko 14:30 Ean artuko dute busa jubilatuen elkartean bizi nahi san ignazio, 6 Itzuliera 16:30Ean Jubilatuen Elkartera
Arratsalde pasa bat antolatu du Ibarrako Udalak jubilatuentzat Uzturpe ikastolako ikasleekin batera. Udalak jubilatuentzat autobusa antolatu du Uzturpen arratsalde pasa egiteko. Hau, Bizi Nahi elkartetik (San Ignazio, 6) abiatuko da 14:30ean, eta itzulera 16:30ean izango da, Jubilatuen Elkartera. Joan nahi duenak 943 670 415 telefonora deitu beharko du.
Zenbat dantza utzi ditugu bidean azken garai hauetan? Eta zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe? Aurreiritzirik eta oztopo mentalik gabeko maitasuna aldarrikatzen da, irudiheteronormatibotik haratagoko maitasunaren manifiestua balioan jartzeko.Dantzatzea aldarrikatzen da, besarkatzea, musukatzea, kantatzea, nahi denean nahi denarekin eta nahi den moduan.
"Auzolandegiltza" dokumentalaren proiekzioa. Sarrera Librea.
Maiatza kulturaren ekitaldien barruan, Onintza Abesbatzak herritarren aurrean abestuko ditu, prestatu dituzten azkeneko abestiak.
Euskal Barrokensemblek interpretatutako "El amor brujo" Manuel de Fallaren lan klasikoaren berrasmatze ausart eta hunkigarria da. Ikuspegi berritzaileagatik eta estilo historikoak eta interpretazio modernoak bateratzeko duen trebetasunagatik ezaguna den taldeak dimentsio berri bat ematen dio pieza enblematiko honi.
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.